“Eraiki alaitasun tenplu bat, zure barruan”

Niri buruz
MANEX BERISTAIN AGIRRE
Barreterapiara iritsi aurretik bide luzea egin dut harremanak, ongizatea, autoezagutza eta ludikotasuna lantzeko tailerrak eskaintzen.
Formakuntza
Gorputz Hezkuntzan eta Haur Hezkuntza diplomatua, Psikopedagogian lizentziatua eta Psikomotrizitatean 4 urteko formazio trinkoa jasoa, hezkuntzan eta terapia arloan. Ondoren Pedagogia Sistemikoan formatua eta azken urtean, Bartzelonan nahiz Madrilen, Barreterapia diziplinan formazioa jasoa, guztira 200 orduko lanketa egin dudalarik.
Esperientzia
Heriotzaren pedagogiaren baitan, Mar Cortinaren onlineko formazioa burutua dut, “Heriotzaren garapen psikopedagogikoa haur eta nerabezaroan”. Horretaz aparte eta online baita ere, UAMen “Heriotzaren pedagogiaren praktika hezkuntzan” formazioa egin nuen eta azkenik Bidegin elkartea eta Baraka zentroak elkarlanean antolaturiko, “Heriotza eta doluan, haur eta nerabeengandik ikasten” bizipenezko formazioa egin nuen.
Gaur egun
Hezkuntza arautuan 20 urteko esperientzia eta gero, etapa hau itxi eta tailer desberdinak ematen diardut. Alde batetik, Barreterapia tailerrak, familiei, nerabeei, helduei eta 3. adineko jendeari. Bestetik psikomotrizitateko aditu bezala, taldeak dinamizatzen diardut eta azkenik, Heriotzaren pedagogian, integratze saioak ematen nabil eta baita ere ipuin kontalari bezala.

Niri buruz
MANEX BERISTAIN

Zer Eskaintzen dizut?
Ez dizut eskainiko, nire gorputzetik igaro ez den ezer.

Barreterapia
Barrearen bidez, tentsioak arindu eta ongizatea sustatu nahi dugu, barreak dakartzan onura emozionalak bizitzen lagunduz.

Heriotzaren pedagogia
Heriotza eta doluaren prozesuari buruzko laguntza eta integrazio saioak, bizitzaren ziklo natural hau sendatzean eta onartzean zurekin egonez.

Ipuin kontaketa
Ipuin eta kontakizunen bidez, gure sustraiak berreskuratzen dituzten esperientziak partekatzen ditut, gure bizipenekin hausnarketarako eta loturarako gune bat eskainiz.

Psikomotrizitatea
Mugimendua eta emozioa uztartzen dituzten tailerrak, garapen fisiko eta emozionala sustatuz eta talde-integrazioa erraztuz.