“Zure barruan alaitasun tenplu bat eraikitzera gonbidatzen zaitut ”

fotografía de manex beristain en un círculo

Niri buruz

MANEX BERISTAIN AGIRRE

Barreterapia eta jolasaren unibertsora iritsi aurretik, bide luzea egin dut hezkuntzan, ongizate espazioak sortzen eta autoezagutza nahiz ludikotasuna lantzeko tailerrak eskaintzen. 

Formakuntza

Gorputz Hezkuntzan eta Haur Hezkuntza diplomatua, Psikopedagogian lizentziatua eta Psikomotrizitatean 4 urteko formazio trinkoa jasoa, hezkuntzan eta terapia arloan. Ondoren Pedagogia Sistemikoan formatua eta azken urtetan, Bartzelonan nahiz Madrilen, Barreterapia diziplinan formazioa jasoa, guztira 200 orduko lanketa egin dudalarik. Heriotzaren pedagogia arloan, Mar Cortinaren onlineko formazioa burutua dut, “Heriotzaren garapen psikopedagogikoa haur eta nerabezaroan”.  Azkenik Bidegin elkartea eta Baraka zentroak elkarlanean antolaturiko, “Heriotza eta doluan, haur eta nerabeengandik ikasten” bizipenezko formazioa egin nuen. 

Esperientzia

Aisialdiko bidelagun gisa hasi nuen bidea. Hortik hezkuntza kontzertatura egin nuen jauzia eta hezkuntza publikoan sartu aurretik, Ikastolen elkarteko Ikaspilota eta Xiba proiektuetan aritu nintzen, herriz herri “euskal joko eta jolasen” topaketak antolatzen. Psikomotrizista gisa hasi nintzen, terapia eta hezkuntzako taldeak gidatzen. Eta azken 15 urteak hezkuntza publikoan egon naiz, hainbat eskola, laankide eta metodologia desberdin ezagutu ditudalarik. 

Gaur egun

Hezkuntza arautuan 20 urteko esperientzia eta gero, etapa hau ixtea sentitu nuen, nire hegalak beste modu batean zabaltzen hasteko ilusioz. Gaur egun espazio desberdinak sortzen diardut. Alde batetik, Barreterapia eta talde eratze tailerrak, familiei, nerabeei, helduei, hezkuntzan eta 3. adineko jendeari. Bestetik psikomotrizitateko aditu bezala, taldeak dinamizatzen diardut. Heriotzaren pedagogian, integratze saioak ematen nabil eta azkenik, ipuin kontalari bezala, gai desberdinen baitan, ipuin kontaketa saioak eskaintzen nabil espazio desberdinetan.

Zer Eskaintzen dizut?

Ez dizut eskainiko, nire gorputzetik igaro ez den ezer.

mancha naranja de barreterapia

Barreterapia

Jolasaren bueltan, errespetuzko eta konfiantzazko espazio seguruak sortzen. Bertan, plazeretik eta arintasunetik, norbere benetakotasuna loratu dedin.

Heriotzaren pedagogia

Heriotza eta doluaren prozesuari buruzko integrazio espazioak sortzen. Minetik maitasunerako bidean, norbera zaintzen, elkar zaintzeko. 

Ipuin kontaketa

Ipuin kontaketen bidez, gai desberdinak jorratzen ditut, norbere bizipenetatik, hausnarketarako eta barne begiradako gune bat eskainiz. 

Psikomotrizitatea

Haurrarentzak, egiteko eta izateko espazio seguru bat. Egiteko plazeretik, pentsatzeko plazererako bidea egiteko aukerak izan ditzan. 

Orain eta hemen

Gaur egungo jarduerak eta tailerrak

Ezagutu nire ipuina

"Azken galdera amari". Gure bizipen errealean oinarrituriko ipuina.

Jarri nirekin harremanetan!

Behar nauzunerako hemen nago.

Nire zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo saio nahiz tailerren bat hitzartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko.

Telf: 635 75 39 85

Email: manexberistainagirre@gmail.com

Izena
Erantzulea: Manex Beristain Xedea: Zerbitzuei eta merkataritza-prospekzioari buruzko zure eskaerari erantzun ahal izatea Legitimazioa: Interesdunaren baimena Hartzaileak: Lotutako beste enpresa batzuk Eskubideak: Datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzea, baita gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan
Politika