
Benetako gertaeran oinarrituriko ipuina da “Azken galdera amari”. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra. Heriotza eta doluaren inguruan, kontzientzia lanketa bat egitea du helburu ipuinak eta bide batez, berauek lantzeko baliabideak eskaintzea. Bizitza bera bezala, geruzarik gabe agertzen dira ipuinean, heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako kontzeptuak. Ipuina, 5 urtetik aurreragoko haurrentzako da, beti ere heldu baten babesean elkarbanatu eta landu ezkero, mami gehiago atera diezaiokegu edukinari