
Barreterapia eraldatzailea
“Barrearen Onurak Bizitzarako”
Zer da Barreterapia?
Barreterapia, hazkuntza pertsonal eta ongizaterako prozesu bat da. Bertan, barrea eta bizipenezko hainbat trebezien bidez, orekan, asebete eta bizitzarekin bat eginda sentitzeko bidea landuko da.
Barreterapian, gorputzetik sorturiko barrea lantzen dugu, azaleko umore eta txisteetatik haratago, barne egoera alai batetik sorturiko barrea. Gorputzeko barrea, praktikarekin entrenatzen eta gure baitan barneratzen doa.
Barreterapian, zoriontasuna eskaintzen digun horretan kokatzen gara. Hau da, PRESENTZIAN (orain eta hemen egoteko gaitasunean) eta bizitza, zentzumen guztiekin gozatzeko intentzioan.
Barrea gure sarrerako ate bezala erabiltzen dugu, sentimenduaren eta emozioen mundura zabaltzen gaituen giltza gisa. Barreak konfiantza sortzen digu, erlaxatu egiten gaitu eta arazoetatik deskonektatu, orainaldira ekartzen gaitu.

Barrea
Barrea, aho hizkuntza baino lehenago sortua da, orain dela 7 millioi urte. Barre egiteko gaitasuna sortzetikoa den arren, denborarekin galtzen goaz. Haur batek egunean 300 bat aldiz egiten badu barre, heldu batek 20 aldiz baino gehiago ez du egiten. Beraz, garrantzitsua da barrea entrenatu eta gure eguneroko errutinara ekartzea.
Barrea bibrazioa da. Tentsioetatik aske den gorputza, bizitzara irekitzen den gorputz bat da. Barreak, gure barnean ditugun blokeoak askatzen ditu eta gure bizi energia berreskuratzen laguntzen digu. Ondoren, energia edo barne indar horri esker, bizitzaren aurrean ahaldundu eta aldaketen aurrean jarrera tinkoagoa erakutsiko dugu.
Barreak bihotzeko ateak irekitzen dizkigu. Gure buruarentzat eta bestearentzak irekiago egoten laguntzen digu. Barreak elkartu egiten gaitu.
Jolasa
Barreterapia saio baten oinarria jolasa izango da. Autoezagutzarako tresna eta harremanetarako bide. Plazer sentsazioak bizitzen laguntzen digu jolasak. Gure sistema sinpatikoa aktibatzen du eta ondorengo arloak jartzen ditu martxan: zirlulazioa, arnasketa eta zentzumenen irekitzea.
Adierazpen jolas eta interaktiboa ikaskuntza atseginaren metodo gisa erabiltzen dugu, eta horren bidez gogoaren erresistentziek indarra galtzen dute. Esperientzia berriaren barneratzea zuzena eta eraginkorra da. Horrela, eraldaketa modu naturalean gertatzen da.
Nondik egiten dugu Barreterapia?
- Barrea ez da gure helburua, pertsona bakoitzaren esentzia pizteko bitartekoa baizik.
- Esperientzia, ikasteko formula gisa ulertuta. Bizitakoa irmoki gordeta geratzen da.
- Taldearen indarra. Elkarrekin biderkatu egiten dugu.
- Energiak beti jarraitzen dio asmoari.
- Bizitza jolas dibertigarri eta erronkaz betea bihurtzea.
- Pertsona bakoitzaren jakituriaz fidatzea.
- Utzi izaten: gorputza, energia, emozioa, burua eta kontzientzia.
Barreterapiaren 3 Zutabeak
1. Gorputzeko barrea entrenatu
Barre eginaz orain eta hemen egoten ikasi.
2. Esperientzia ludikoa
Ikasteko tresnarik eraginkorrena jolasa da.
3. Emozioak erabiltzeko modurik egokiena ikasi
Barrea eta emozio guztiak modu kontziente eta eraikitzailean erabili.







Tailerrak
PARTIKULARRAK
• Tailer solteak taldean.
• Talde iraunkorrak.
FAMILIAK
• Gurasoak eta haurrak elkarrekin.
3. ADINA ETA JUBILATUAK
• Tailer solteak taldean.
• Beharretara egokitutako proiektuak.
HEZKUNTZA
• Irakasleentzat talde izaera sustatzeko tailerrak.
• Ikasleentzat tailerrak.
OSASUNA
• Osasun zentroetako langileak.
• Egoitzetako langileak.
• Egoitzetako erabiltzaileak.
LAN ENTITATEAK
• Enpresak.
• Kooperatibak.
• Entitate sozialak.
AISIALDIA
• Aisialdiko monitoreak.
• Ludoteka eta gaztekekuetako erabiltzaileak.