
Heriotzaren Pedagogia
Zer egiten dut?
Heriotzaren pedagogiaren oinarria espazio seguru bat sortzean datza. Bertan errespetuzko nahiz konfiantzazko giro bat eraikitzen joango gara guztion artean. Orokorrean norbera lasai eta zaindua sentitzea da espazioaren helburua. Horrekin batera norbera den bezala azaltzeko aukera izatea eta elkarbanatu edo begiratu nahi duen horri, lasaitasunez espazioa ematea. Tailerrean esaten nahiz gertatzen den guztia konfidentziala izango da.
Tailerrak bizipenezkoak izaten dira eta unean eraikitzen goaz, ateratzen den gaiaren arabera. Burutzen ditugun dinamikak, teoria nahiz hausnarketa desberdinekin goaz lotzen, horrela gorputzean integratzen doa bizitzen den hori. Tailerra garatzen joateko euskarri desberdinak erabiliko ditugu, hala nola, hitza, jolasa, ipuinak, erritualak, arte adierazpena, musika…


Helduentzako tailerra
Heriotzari Begirada Bat
Heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederra da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu. Beti ere heriotza, bizitzaren parte bezala ikusiko dugu eta bizitzan jarriko dugu fokua. Bizitza, galtzeko eta joaten uzteko artea omen da. Beraz agurtzen naizenean, berriarentzako lekua uzten dut.
nola?
• Behaketa eta hausnarketan hezi. Bizitza etengabeko aldaketa denaren kontzietzia landu.
• Autonomia, elkartasuna eta ardura bezalako kontzeptuak ukituko ditugu.
• Erresilientzia. Pertsona bakoitza berezi eta desberdin egiten duen hori identifikatu.
• Norbere nahiz bestearen akonpainamendurako tresnak ezagutuko ditugu.
• Gorputza eta buruaren arteko bidea egingo dugu.
• Ikuspegi espirituala. Heriotzak dakartzan alderdi sinbolikoei buruz hitz egingo dugu, norbanakoaren sinesmen eta pentsaerak errrespetatuz.
• Adierazpen artistikoa edo idatzizkoa burutuko da, bizitako guztiari distantzia emozionala jartzeko.
HELBURUAK
• Pertsonak, epaitua izango ez den espazio seguru bat duela sentitzea.
• Heriotzaren inguruan dituzten zalantza eta galderak elkarbanatzeko aukera eskaintzea.
• Dolu prozesuan egon daitekeen heldu horren zaintzari lekua egitea.
• Norbere eta bestearen heriotzari begirada eskaintzea.
• Heriotzari buruz hitz eginez, bizitzaren zentzuaz jardutea.

Tailerra
Familia
Begiak irekitzen baditugu, heriotza leku guztietan aurkitzen da, bizitzaren ezinbesteko gertaera eta gure garapen pertsonalerako ezinbesteko bezala. Nahiz eta jendarteak albo batera edo beste momentu baterako utzi, haurren berezko ekintzetan eta interes naturaletan, jolasetan, pelikuletan, zuzeneko bizipenetan… aurkituko du haurrak heriotza. Esan daiteke ahalegin bat egin beharko litzatekela, gaia ez ukitzeko.
Eta haurrak diren garaian albo batera uzten bazaie, nerabezaro garaira zalantza, beldur, galdera eta heurek sorturiko kontakizun paraleloekin topatuko dira. Eta hor, familiak lan handia eta garrantzitsua du egiteko. Ikuspegi integraletik, haur nahiz nerabe bakoitzaren indargunea garatu eta zalantza existentzial eta pertsonalei erantzunak bilatzea litzateke oinarrizko lana.
Familian, heriotza normalizatzeak, haurrari oreka, orientazioa eta humanitatea eskaintzea dakarrela uste dut. Horrekin gure txikitasunari eta amierari aurrez aurre begiratzea ekarriko dio eta bizitzarekiko errespetua eta umiltasuna garatzen.
NORI zuzendua da tailerra?
• Familia kide guztiei zuzendua da tailerra. 6 urtetik aurreragoko haurrei.
NOLA eraikiko dugu tailerra?
• Ipuinak, jolasa, artea, elkarrizketak eta musika bezalako tresnak erabiliko ditugu.
• Behaketa eta hausnarketan hezi. Bizitza etengabeko aldaketa denaren kontzietzia landuko dugu.
• Autonomia, elkartasuna eta ardura bezalako kontzeptuak ukituko ditugu.
• Erresilientzia. Pertsona bakoitza berezi eta desberdin egiten duen hori identifikatu.
• Norbere nahiz bestearen akonpainamendurako tresnak ezagutuko ditugu.
• Gorputza eta buruaren arteko bidea egingo dugu.
• Erritualei lekua egingo diegu.

hezkuntzan
Heriotzaren Pedagogia
Begiak irekitzen baditugu, heriotza leku guztietan aurkitzen da, bizitzaren ezinbesteko gertaera eta gure garapen pertsonalerako ezinbesteko bezala. Nahiz eta jendarteak albo batera edo beste momentu baterako utzi, haurren berezko ekintzetan eta interes naturaletan, jolasetan, pelikuletan, zuzeneko bizipenetan… aurkituko du haurrak heriotza. Esan daiteke ahalegin bat egin beharko litzatekela, gaia ez ukitzeko.
Eta haurrak diren garaian albo batera uzten bazaie, nerabezaro garaira zalantza, beldur, galdera eta heurek sorturiko kontakizun paraleloekin topatuko dira. Eta hor, hezkuntzak lan handia eta garrantzitsua du egiteko. Ikuspegi integraletik, haur nahiz nerabe bakoitzaren indargunea garatu eta zalantza existentzial eta pertsonalei erantzunak bilatzea litzateke oinarrizko lana.
Hekuntzan, heriotza normalizatzeak, haurrari oreka, orientazioa eta humanitatea eskaintzea dakarrela uste dut. Horrekin gure txikitasunari eta amierari aurrez aurre begiratzea ekarriko dio eta bizitzarekiko errespetua eta umiltasuna garatzen.
NORI zuzendua da tailerra?
• Hezkuntza komunitateko profesionalei zuzenduriko pproposamena da.
NOLA garatuko dugu espazioa?
• Ipuinak, jolasa, artea, elkarrizketak eta musika bezalako tresnak erabiliko ditugu.
• Behaketa eta hausnarketan hezi. Bizitza etengabeko aldaketa denaren kontzietzia landuko dugu.
• Autonomia, elkartasuna eta ardura bezalako kontzeptuak ukituko ditugu.
• Erresilientzia. Pertsona bakoitza berezi eta desberdin egiten duen hori identifikatu.
• Norbere nahiz bestearen akonpainamendurako tresnak ezagutuko ditugu.
• Gorputza eta buruaren arteko bidea egingo dugu.
• Erritualei lekua egingo diegu.




“DEATH CAFE” espazioak
Death Cafe edo “Heriotzaren kafea” espazio sozial bat da, normalean informala, non pertsonak biltzen diren heriotzari buruz argi eta garbi hitz egiteko. Ez da laguntza-talde bat, ezta dolurako leku bat ere, heriotzari eta bizitzari buruz hitz egiteko espazioa baizik. Ez da terapia leku bat eta ez da ondoriorik ateratzen.
