Ipuin Kontaketa
Igel berdearen misterioa
Heriotza Txikien Unibertsoa
Tximeletaren bidaia
“Azken galdera amari” ikuskizun musikatua
Adina: 4 urtetik 8 urtera.
Igel berdearen misterioa
Gure emozioen unibertsoan murgilduko gara. Martin izango dugu bidelagun eta bizitzan suertatzen zaizkigun gertaera desberdinen aurrean, emozio egokian kokatzen erakutsiko digu.
Eta Martinek misterio bat argitzen lagunduko digu, alegia, igel berdea, igel berdea izan aurretik nor edo zer zen.
Beldurra, tristura, amorrua, harrotasuna, maitasuna eta alaitasuna bezalako emozioak, hitz jolas, umore, kuriositate eta misterio bidezko bideetatik zeharkatuko ditugu
Adina: 4 - 6 urteko haurrentzat.
Heriotza Txikien Unibertsoa
Bizitzaren ziklo naturala izango da ipuin kontaketa saioaren ardatza. Eguneroko galerak eta pixka bat urrunago gelditzen zaizkigun baina gertatzen diren galera handiagoak tartekatuko dira.
Heriotza, bizitzaren parte gisa ikustea, haur bakoitzak bere erritmora eta norbere barruan sortzen diren kezka eta galderei lekua egitearen garrantzia azpimarratzea du xede ipuin kontaketak.
Saioa, hitz jolas, ipuin desberdin, abesti eta haurrekin elkarbanatze momentu samurrez eraikiko dugu.
Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortuko dugu eta haurrak dakarrenari lekua egingo diogu.
Adina: 6 urtetik aurrera.
Tximeletaren bidaia
Ipuin kontaketa saioa kandelaren argia piztuz hasiko dugu, gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galera desberdinei lekua eginez eta kultura desberdinetan heriotzari nola begiratzen zaion begiratuz.
Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortuko dugu eta haurrek dakarrenari lekua egingo diogu.
Amaitzeko, sorturiko oroimen eta emozio guztiak jasotzeko dinamika polit bat egingo dugu.
Adina: 5 urtetik aurrera (heldu batek lagundurik).
Azken galdera amari ikuskizun musikatua
“Azken galdera amari” ipuinetik abiaturiko ikuskizuna izango da. Bertan heriotza eta doluari, diziplina anitzeko ikuskizun artistikotik begiratuko diogu.
Tximeleta zuria izango dugu bidelagun eta hausnartzera animatuko gaituen zenbait galdera planteatuko dizkigu.
Irudiak, musika, poesia, errituen sinbologia eta ikuslegoarekin sortuko den magia izango dira ikuskizunaren osagaiak. Barne bidai samur eta eder batean murgilduko da bertaratzen dena.
Benetako gertaeran oinarrituriko ipuina da “Azken galdera amari” eta esperientzia horretatik, ikuslegoarekin sortzen den hartuemana oso berezia eta benetakoa izan ohi da









