mancha verde

Ipuin Kontaketa

Igel berdearen misterioa

Tximeletaren bidaia

“Azken galdera amari” ikuskizun musikatua

Hartzak itsasoa edan zuenekoa

Adina: 4 urtetik 8 urtera.

Igel berdearen misterioa

Gure emozioen unibertsoan murgilduko gara. Martin izango dugu bidelagun eta bizitzan suertatzen zaizkigun gertaera desberdinen aurrean, emozio egokian kokatzen erakutsiko digu.

Eta Martinek misterio bat argitzen lagunduko digu, alegia, igel berdea, igel berdea izan aurretik nor edo zer zen.

Beldurra, tristura, amorrua, harrotasuna, maitasuna eta alaitasuna bezalako emozioak, hitz jolas, umore, kuriositate eta misterio bidezko bideetatik zeharkatuko ditugu

Adina: 6 urtetik aurrera.

Tximeletaren bidaia

Ipuin kontaketa saioa kandelaren argia piztuz hasiko dugu, gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galera desberdinei lekua eginez eta kultura desberdinetan heriotzari nola begiratzen zaion begiratuz.

Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortuko dugu eta haurrek dakarrenari lekua egingo diogu.

Amaitzeko, sorturiko oroimen eta emozio guztiak jasotzeko dinamika polit bat egingo dugu.

Adina: 5 urtetik aurrera (heldu batek lagundurik).

Azken galdera amari ikuskizun musikatua

“Azken galdera amari” ipuinetik abiaturiko ikuskizuna izango da. Bertan heriotza eta doluari, diziplina anitzeko ikuskizun artistikotik begiratuko diogu.

Tximeleta zuria izango dugu bidelagun eta hausnartzera animatuko gaituen zenbait galdera planteatuko dizkigu.

Irudiak, musika, poesia, errituen sinbologia eta ikuslegoarekin sortuko den magia izango dira ikuskizunaren osagaiak. Barne bidai samur eta eder batean murgilduko da bertaratzen dena.

Benetako gertaeran oinarrituriko ipuina da “Azken galdera amari” eta esperientzia horretatik, ikuslegoarekin sortzen den hartuemana oso berezia eta benetakoa izan ohi da

Adina: 5 urtetik aurrera.

Hartzak Itsasoa Edan Zuenekoa

Hartzak naturarekin duen harremana oso estua da. Hain da estua, non bere
begietatik malkoen jarioa etengabekoa da. Emozioak biltzen duen aldiro, begia itxi eta arnasa sakon hartzen du, eta haizeak aurpegia nola laztantzen dion sentitu, eta txorien kantu samurrez gozatu, eta tximeletak sudurrean pausatzen zaizkio, kilimak sentitzeraino.

Jario handiko erreka baten alboan bizi da hartza. Errekak bizia ematen dio hartzari eta hartzak maitasuna itzultzen dio bueltan, berak ematen dakien moduan. Bien arteko harremana, estua eta errespetuzkoa da. Eta batzuetan jostaria, alaia, zintzoa.

Hartza ez da bakarrik bizi ordea. Tximeletak ditu bizilagun. Tximeleten joan etorriek hartzari kuriositatea sortu izan diote, jakinmina, atezuan jartzeraino. Eta galderak egiten hasi da:

Zerura begiratu du eta euri tanta bat erori zaio begi ertzera. Mendi gailurretik laino multzoa gerturatzen ikusi du, oihal gris moduko bat marraztuz. Galderak, buruan jira biran dituen bitartean, tximeleta bat uretara erori da.